Ahobizi bat, astean bi aldiz saskibaloian entrenatzen dena; oro har, erdaraz mintzatzen da taldean, baina kideetako batzuk euskaldunak dira, eta ez daki besteak euskara ulertzeko gai diren. Eta Euskaraldian ahobizi izango da, hau da, euskara ulertzeko gai diren guztiekin euskaraz aritzeko konpromisoa hartu du. Zer egin dezake talde horretako inertziak egokitzeko, eta euskara erabiltzen hasteko? Nola jardun behar du taldekideekin? «Ez dago formula magikorik», aitortu du Ainhoa Lasak. Eta galdera itzuli dio zalantza horrekin dabilenari: «Zer lortu nahi duzu? Zerk emango dizu lasaitasuna?».

ALBISTEA IRAKURRI: https://www.berria.eus/paperekoa/2355/006/001/2018-11-13/nola_egin_klik_ahalik_eta_erosoen.htm