Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu? Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula? 11 egun euskaraz, egingo al dugu proba?

Ahobizi zara

Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.
Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai.
Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara!

Belarriprest zara

Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.
Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.
Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara!

BERRIAK

Aittu euskaraz – euskararen eguna 2018

«Aittu euskaraz» da Beasaingo Euskaraldiko batzordea osatzen dugun kide guztiok beasaindar guztiei eman nahi dizuegun mezua. Aittu etxekoekin, aittu etxekoena: Aittu euskaraz! Aittu lagunekin, aittu lagunena: Aittu euskaraz! Aittu irakasleekin eta aittu irakasleena,...

Abenduak 3

Kaixo Lagun; Mezu honen bidez abenduaren 3an 19:00etan, Plazapen izango den ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu. Euskaraldiaren amaierako ekitaldiaz gain, euskararen eguna jai giroan ospatuko dugu denok batera abestuz eta dantzatuz....

AGENDA

SUSTATZAILEAK

EUSKARALDIA SAREAN

HARREMANA

Martina Maiz 3 baxua (bake epaitegian) Beasain