Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6691
Badator Euskaraldia Beasainera ere | Beasain

Irailaren 20an, osteguna, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko norbanakoen izen-emate epea irekiko da. Hori dela eta, ostiralero, irailaren 21etik azaroaren 23 arte, informazio mahaiak jarriko dira Zubimuzu plazan (arratsaldeko 18:00tatik 21:00tara), bertan izena emateko aukera egongo delarik.

Irailaren 21an , ostirala, arratsaldeko 19:00tatik aurrera Beasaingo kaleetan zehar Kalejira izango da herriko trikitilariek lagunduta. Kale animatzaile batzuk egongo dira “Ahobizi eta Belarriprest” izatea zer den azalduko dietenak herritarrei.

Honekin guztiarekin Beasaindarrak azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte “Ahobizi” eta “Belarriprest” izatera gonbidatu nahi ditugu.